Kaskondoak eta trebeak, mendian zehar!
Kaskondoak eta trebeak Upo mendira joan ziren pasa den igandean. Urteko lehengo irteera izan zen bi adarrentzako. Trebeek antolatutako irteera izan zen: mendia, ibilbidea, garraioa eta otoitza aukeratu eta prestatu zituzten. Irteera bat prestatzen zuten lehenengo aldia izan zen! Ahalegin handia izan zen nagusientzat, batxielergoan daudenez azterketekin hasi direlako eta ikasteko denbora behar dutelako.
Zorte asko izan zuten irteeraren egunaren eguraldiarekin, eguzkia egonda ere, ez zuelako bero askorik egin, mendira joateko eguraldirik hoberena! Ibilbidean zehar, trebeak bidez nahasi ziren eta nahi zuten mendia igo beharrean albokoa igo zuten. Ondorioz, ez zuten Upo mendia igo, Artanda mendia baizik.
Ibilbidea oso ondo zihoan bide aldapatsu batekin topatu ziren arte, momentu horretan bidea erronkatsua bihurtu zen, bidetik atera eta mendian zehar ibili behar izan zuten, altuera handia igota metro gutxitan ere. Baina zalantzarik gabe, guztiek goraino igo zuten arazorik gabe.
Behin mendi tontorrean zeudela, otoitz txiki bat egin zuten, adiskidetasunak zaintzeari buruzkoa. Otoitza gustoko izan zuten eta asko partekatu zuten. Horren ondoren, han goian jan zuten eta ostean denbora librea ere izan zuten.
Behin itzultzerakoan, jada, bide onetik egin zuten, Arrigorriagara heldu arte.