Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en euskera. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Hasiera festaren ondoren, kurtsoa estreinatua dago, beraz, astenuruko ekintzak hasten ditugu. Larunbatean eta igandean zehar, adar guztiak batzartuko dira lokal eta parrokia desberdinetan abenturak, tailerrak, operazioak, etab. hasteko.

Taldean ume eta nerabe asko daudenez, lekuen berrantolaketa bat egin dugu denok sartzeko eta ekintzak ondo burutzeko helburuarekin. Horrela, Koskorrek eta Kaskondoek batzarra izango dute, beti bezala, Trinitariosen eta betiko ordutegiarekin, arratsaldeko 16:00etatik 18:00tara.

Oinarinak San Martin de Toursera joango dira txikiek duten ordutegi berdinan. Adar nagusiek igandean izango dute batzarra. Azkarrak ere San Martinen batzartuko dira kurtso honetan arratsaldeko 16:00etatik 18:00tara. Trebeak, berriz, San Nikolasen haiek aukeratutako ordutegian, ordu erdi beranduago 16:30tik 18:30ra, alegia.

Gainera, ezin dugu ahaztu, begirale taldeak, gurasoen eta asaben batzordeek asanblada orokorra dutela kurtsoko gaiak jorratzeko eta, ondoren, taldeko guraso guztiak afaltzera doazela Berangora, harreman informala lantzeko begirale taldearekin. Zelako asteburua aurretik!!

Kaskondoak Trinitariosen.

Partekatu!