Migratzaileak protagonistak izan ziren aurtengo Gorka Deunan

Migratzaileak protagonistak izan ziren aurtengo Gorka Deunan

2018-05-01 Noticias 0

Apirilaren 22an, igandea, 3.000 pertsona inguru elkartu ginen Miribilla eta Gernikako lorategietan, Bizkaiko auzo eta herrietara ailegatzen diren migratzaile guztiekiko harrera talde giza aurkezteko asmoz. Jai eguna, goizeko lehenengo orduetan hasi zen. Bizitzera datoz; ez bizirauteko lelopean, Bizkaiko 27 eskaut taldeek ekintzak hasi genituen.

Pincha en la imagen para ver y descargar más fotografías.

Jai eta aldarrikatzaile eguna goizeko 11:00etan hasi zen, familientzako hainbat ekintzetan. Txikienak munduko hainbat jolasetatik bide batez gozatu zuten. Oinarinek gynkana bat egin zuten, froga eta pistekin. Bitartean, Azkarrek migratzaileek aurkitzen duten zailtasunekin enpatia izateko eta kontzientziatzeko ekintzak burutu zituzten. Gainera, 12:15etan Isiltasun Zirkulu batekin amaitu zuten blokea. Beste alde batetik, Trebeek errefuxiatuen gaia eta haien herrialdetik ateratzea bultzatzen duten zergatiak jorratu zituzten, hainbat elkarteen azalpenei esker.

Hainbat elkarteentzako prestatutako lekua ere egon zen, non gai sozial honetan egindakoa eta bizitakoa trukatu zuten. Elkarteen artean CEAR, Harribide, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Ayuda Más, Ellacuria, Migraciones de Diócesis Bilbao egon ziren, adibidez.

Goiza amaitu eta gero, Ospakizuna, janaria, ikuskizunak eta ohiko arratsaldeko erromeriako txanda izan zen.

Egundoko eguna gure taldeko laguneekin eta Bizkaiko eskaut besteekin gozatzeko.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar