Oinarinak, La Arboledako azokan
Duela pare bat asteburu, oinarinak La Arboledara joan ziren haien irteera egiteko. Autobus batean joan ziren igogailuraino, hau hartuz gora igo ahal izateko. Igogailuaz asko gozatu zuten. Zelako paisaia berdea ikusten zen hor goitik!
Behin goian, herrian sartu eta asko harritu ziren azoka zegoela konturatu zirenean. Han, hainbat animalia ezberdin ikusi zituzten: behiak, zaldiak, astoak, antzarrak, ardiak, ahuntzak, etab. Bazeuden ere tailer-postu ugari, egurra lantzekoa adibidez.
Azoka guztia ikusi ondoren, hamaiketakoa hartu zuten han bertan, bakoitzak zeramana guztiekin partekatuz. Jan eta gero, herrian zehar dauden hainbat eskultura ikustera joan ziren, La Arboledako historia ezagutzeko asmoz. Begiraleku batera joan ziren eta han eskulturak taldeka landu zituzten, asko gustatu zitzaizkien.
Historia ezagutzen bukatu zutenean, jolasten asi ziren, dantzan… Kampamentuko dantzak kide berriei erakutsi zizkieten; Ezkutitza, Chi Ki Cha koreografia mitikoa… Festa batean zeudela zirudien!
Jateko, herrira bueltatu ziren eta ikasi zuten guztia konpartitzen pasa zituzten minutuak. Egun bikaina izan zen.