Oinarinek aurtengo operazioa aukeratu dute!

Oinarinek aurtengo operazioa aukeratu dute!

2023-11-04 Destacado Noticias Oinarinak Ramas 0

Oinarinak, Pagasarri mendira joan ziren pasa den asteburuan. Mendi tontorrean haien lehenengo asamblada ospatuko zuten, irrikitan zeuden.

Arineketan igo ziren goraino eta, han, otoitz bat egin zuten. Ziape haziaren parabola landu zuten. Begiraleek loreontzi bat eraman zuten eta gazte bakoitzari lore-hazi bat eman zieten. Hauek, testua irakurtzen bukatzerakoan, lore-haziak loreontzian sartu zituzten. Kurtsoan zehar lore hau zaindu behar dute, haien ardura eta konpromesua islatzeko.

Oinarinak Pagasarri mendian.

Otoitzaren ondoren, oinarinen gutuna idatzi zuten denok batera. Hasiera batean, asanblada egiteko idea zuten, baina euri zaparrada hasi zenez menditik itsuli behar izan zuten. Algortara heldutakoan, San Martin elizako lokaletan egin zuten asanblada. Asambladan, haien aurtengo operazioa zein izango den adostu zuten.

LEXURI AMEZAGA.- Oinarinak Pagasarri mendira joan ginen, oso ondo pasatu genuen! Baina euria hasi zenez ezin izan genuen asanblada han egin eta San Martin elizako lokaletara joan behar izan genuen. Hori guztia alde batera utzita, egun bikaina izan zen eta aurtengo operazioa aukeratzea lortu genuen!

Oinarinak San Martinen asamblada egiten.

 

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar