Oinarinek eta azkarrek herriko ingurumena aztertu dute azken asteetan

Oinarinek eta azkarrek herriko ingurumena aztertu dute azken asteetan

2020-12-17 Noticias 0

Kurtso honetako lehen hiruhilekoa amaitzear badago ere, adar guztiek jarraitu ahal izan dute haien ekintza guztiekin. Urte ezberdina izan da, taldean neurri asko ezarri behar izan dira, eta guzti honek ekintzak kalean egitera behartu du taldea. Izan ere, oinarinek eta azkarrek natura landu dute azken bolada honetan.

Oinarinak, Aldapaseko zonaldean dauden baratze batzuetan egon ziren duela bi aste, Zubilleta ikastolaren ondoan. Bertan, landaketari buruz asko ikasi zuten. Fruta bakoitza noiz jan behar den, eta horren inportantzia irakatsi zieten nekazariek. Oso garrantzitsua da frutak haien denboraldian jatea, baita barazkiak landatzerako orduan, haien artean beharrezko distantzia uztea ere.

Gero eta jende gehiago hasten da baratzetan lan egiten zaletasun moduan. Horrela, supermerkatuetan saltzen diren denboraldiz kanpoko elikagaiak jatea saihesten dute. Gainera kalitate hobea izaten dute haien ortuko jakiek.

Oinarinak Aldapaseko baratzetan.

Ez bakarrik baratzeen garrantzia, baita natura osoarena landu zuten azkarrek. Haiek Getxotik egin zuten ginkana bat. Arrigunagan, La Galean, Ereagan eta Negurin egon ziren, urteetan zehar zonalde hauek eukitako aldaketak eta nola gizakiak bere ingurunea eraldatu duen nahi izan duen moduan ikusten.

Getxoko Memorien blogatik ateratako argazkiekin ibili ziren udalherri osoa zeharkatzen, hondartzen, Portu Zaharraren ala Kirol-Portuaren sormen prozesua ezagutzen, eta denborarekin hauek nola aldatu diren ikasten. Metroaren aldaketa ere aztertu zuten. Egun hartan euria egin zuen. Hortaz, azkarrek pixka bat buzti ziren, baina San Nikolaseko atarietan jan zuten, euriaz estalita.

Arrigunagako aldaketa joan den mendetik orain arte.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar