Taldeko txikiak, asteburu pasa Gernikan

Sin título

Argazki guztiak, irudian klikatu ondoren.

Asteburu honetan, koskorrek eta kaskondoek elkarrekin bizikidetasunak izan dituzte. Hauek Gernikako aterpetxe batean izan dira, eta ostiraletik igandera arte iraun dute. Nahiz eta otsaila izan, negua alegia, asteburu zoragarria izan da eta eguraldia, ezinhobea.

Larunbatan, koskorrek irteera bat egin zuten bazkalordua arte. Gernika eta Kortezubi arteko bidea egin zuten, hain zuzen ere. Arratsaldean, gaueko momentu inportantea prestatzeko, bakoitzak kandela bana apaindu eta txokolatezko gailetak egin zituzten. Eukaristia eta gero, haien abenturarekin jarraitu zuten. Balu eta Bagheera ezagutzera ailegatu ziren eta Akelarekin berriz ere topatu ziren bertan. Akelak bere taldeko partea izatera gonbidatu zien eta poz handiz guztiek batera ospatu zuten. Igandean, etxera bueltatu baino lehen, haien ehiza koadernoa osatu zuten.

IMG_5241

Bestalde, Kaskondoek larunbatan txango bat egin zuten Kapitoliumera. Paximoen joko bat egin eta etxera bueltatu. Bazkal ostean, kapitoliumeko seminario bat izan zuten fakzioei buruz. Hau amaitzean, txiro batekin aurkitu ziren eta berarekin hitz egiten egon ziren. Nahiz eta berarengan ezberdintasunak izan, hauek errespetatzen ikasi zuten. Azken finean, guztiok gara ezberdinak, ezta? Amaitzeko, larunbateko gaubelan escape room bat egin zuten, Tris etxetik irtetzen laguntzeko.

Asteburu bikaina izan zuten guztiak batera, eta kanpamendura begira daude guztiak jadanik!

IMG_5274

Partekatu!