Zergatik ospatzen dugu Aste Santua?

Zergatik ospatzen dugu Aste Santua?

2020-04-04 Noticias 0

La Semana Santa abstracta.

Dakizuenez, gutxi barru Aste Santua hasiko da. Baina, gogoratzen duzue zer ospatzen den egun hauetan zehar? Aste Santua kristauok aste oso batean zehar ospatzen dugun jai bat da, Jesusen heriotza eta piztuera gogoratzeko balio diguna. Garizuman zehar, egindako bekatuei eta ekintza txarrei buruz hausnartu dugu, ondoren, Aste Santua ospatu ahal izateko. Hauek dira egun garrantzitsuenak:

  • Erramu Igandea dago (aurten Apirilaren 5a). Egun honetan Jesus Jerusalemera astotxo baten gainean sartu zenean gogorarazten da. Sartu zenean bere apostoluekin, Jerusalemeko biztanle guztiek palma adarrekin agurtu zuten Jesus, bere izena goratuz. (Lucas 19, 28-40)
  • Ostegun Santuan (Apirilaren 9a). Jesusek bere apostoluekin izandako azken afaria birgogoratzen da. Afaltzen hasi aurretik, Jesusek bere apostoluei oinak garbitu zizkien, haien moduko pertsona bat zela erakusteko (Jn 13,1-15). Guk honelako jarrerak izan beharko genituzke, gaur eguneratuta noski, gure alboan ditugun pertsonak lagunduz eta apaltasunez jokatuz. Horren ostean, elkarrekin afaldu zuten, eta Jesusek bere azken afaria izango zela adierazi zien bere lagunei. Horrekin batera, bere gorputza eta odola eskaini zien (ogia eta ardoa), bere oroigarri gisa (Lucas 22, 7-20). Afaldu ostean, otoitz egitera joan ziren Getsemani izeneko ortura, eta bertan erromatarrek Jesus harrapatu zuten, bere lagun Judasek saldu egin ziolako. Dena den, Jesusek Judas barkatu zuen egindako ekintzagatik (Lucas. 22, 39-46). Guk, askotan, antzeko egoerak bizi ditugu, batzuetan gure lagunek huts egiten gaituzte. Nolako jarrera izan beharko genuke horren aurrean?
  • Ostiral santua (Apirilaren 10a). Jesusi juduek eta Pilatosek egindako epaiketak, eta Jesusen gurutzamendua eta heriotza gogorarazten dira.
  • Pazkoa igandea (Apirilaren 12a). Hiru emakume Jesusen hilobira joan ziren bera gurtzera. Ailegatu zirenean, Jesusen gorpua aurkitu beharrean aingeru batekin topo egin zuten eta honek, berpiztu zela esan zien. Pozez beterik, berri hona bere gainontzeko lagunei zabaldu zieten (Marcos 16, 1-7).

Kontatutako guztia laburtzen duen bideoa esteka honetan atxikita aurkitu dezakezue:

Ikusi dugun moduan, Jesusek berriro ere, beti prest dagoela erakusten digu. Prest egon zen bere lagunei oinak garbitzerako orduan (garai horretan horrelako gauzak zerbitzariek egiten zituzten), azken momentuetara arte beste pertsonen okerrak barkatzeko eta azkenean bere bizitza guregatik emateko. Nolako jarrera hartu beharko genuke guk Jesusen ekintzak ikusita?

Amaitzeko, eta egun hauetan zehar ez aspertzeko, honako errezeta hau proposatzen dizuegu, Aste Santuko erroskilak prestatu ahal izateko. On egin!

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar