Zorionak, Inurri!

Otorduko momentu bat.
Inurri Eskaut Taldeak 35 urte bete ditu aurten. Hiru hamarkada baino gehiago Durangoko neska-mutilak denbora librean hezten eskaut metodologia batekin. Hau ospatzeko pasa den larunbatean jai girotsu bat antolatu zuten udalerriko alde zaharrean. Goizean zehar denetarik egon zen, hala nola, eukaristia, tailerrak edo joku-txokoak. Inurriko gurasoen batzordeak prestatutako paella bat jan ondoren, ekitaldiak arratsaldean jarraitu zuen azkenburuko lehiaketa batekin. Ondoren, ikuskizunen txanda izan zen, zozketa bat barne, eta festa erromeria batekin amaitu zen.
Eskubeltzekoek taldea lagundu zuten egun osoan zehar. Koskorrak, kaskondoak eta azkarrak bertara joan ziren begiraleekin Inurriko lagunak agurtzeko eta zuzenean zoriontzeko. Izan ere, bi taldeek azken urteetan hiru kanpamendu egin dituzte artean, Quintanabaldon (2011), Barbadillo del Mercadon (2012) eta San Martín de las Ollasen (2016), hain zuzen ere.
Begirale taldetik publikoki zorion beroenak eta beste 35 urte behintzat lan egiten jarraitzeko indarrak bidaltzen dizkiegu. Mila esker atzoko egunagatik!