Aintzaldun daigun Agate Deuna, bihar da ba Deun Agate…

Aintzaldun daigun Agate Deuna, bihar da ba Deun Agate…

2022-02-08 Noticias 0

Akordeoia eta makilak eskuetan, joan den ostiralean -otsailak 4- Eskubeltz kaleetara bota zen Santa Agedari abestera. Urtero bezala, taldeak jai hain berezi honetan parte hartu du, herriaren gizartearen parte gogotsu izateko asmoarekin. Izan ere, arratsaldeko zazpiretan Trinitarioseko elizatik irten eta Getxotik sortutako ibilbideari hasiera eman zioten taldeko partaideak.

Adar txikienetatik hasita, adin guztietako gazteek parte hartu zuten ekitaldian, baita begiraleek eta Guraso komiteak ere. Trinitariosetik hasitako ibilbidea, Bidezabaleko plazan jarraitu zuen Santa Agedako abesti ohikoarekin. San Nikolaseko plazan segitu zuen taldeak, Algortako Plazara abiatu baino lehen. Handik Billamontera abiatu ziren eta San Martineko parrokian amaitu zuten. Bertan, taldeko gurasoek gazte guztien zain zeuden txokolatada batekin, guztien geldialdi gogokoena zalantza barik!

Nahiz eta koronabirusaren ondorioak egunero jasaten diren, Eskubeltzek gero eta momentu gehiago ospatu ditu adar guztiak batzen, poliki-poliki bere betiko bizimodua sustatzen eta berreskuratzen. Abenduko bizikidetasunekin hasi zen eta, handik hona, Olentzeroko jaia ere ospatu izan du. Egoera pixkanaka hobera abiatzen ari dela irudituz gain, segurtasun neurriak bermatzen jarraitu ditu taldeak, bere ekintzen garapena seguruena izan dadin.

Eskubeltz Billamonteko plazan Santa Agedan abestu ostean.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar