Eskubeltzek bere zonaldearekin egin zuen lan asteburu osoan zehar

Eskubeltzek bere zonaldearekin egin zuen lan asteburu osoan zehar

2020-11-29 Noticias 0

Euskalerriko Eskautak Bizkaiko jardunaldiak zein asanblada ospatu ziren aurreko asteburuan. Larunbatan, Bizkaiko taldeek urtero antolatzen diren formakuntza jardunaldietan parte hartu zuten. Igandean, berriz, asanblada ohikoan egon ziren. Azken hilabetetan bezala, Covid-19ak eragin handia izan zuen.

Larunbateko lehenengo formakuntzan, zonaldetan banatuta, taldeek Adingabeen Babesarako Protokoloa landu zuten. Honen arlo guztiak aztertu ziren, eta zeuzkaten zalantza guztiak galdetu ahal izan zituzten. Goiz osoa eman zuten taldeek protokoloa lantzen, eta otoitza batekin amaitu zuten.

Arratsaldean, taldeek sentimenduak kudeatzen ikasteko formakuntza izan zuten. Hainbat dinamika egin zituzten, erlajazioarekin eta hausnarketarekin zerikusi handia zutenak. Egun osoa, ordea, ordenagailuaren aurrean eman zuten taldeek. Eskubeltzeko begiraleak San Martineko lokaletan geratu ziren formakuntza batera egiteko. Segurtasun neurri eta protokolo guztiak betetzen, noski.

Igandeko goizean Euskalerriko Eskautak Bizkaiko ohiko asanblada ospatu zen. Federakundearen barruan dauden talde guztiak konektatu ziren, hau ere online izan zelako. Taldeko eta zonaldeko koordinatzaileak eta Euskalerriko Eskautak Bizkaiko delekatua eta beste kargu batzuk, modu presentzialean egon ziren. Asanblada ‘youtube’ plataformaren bidez igorri zen zuzenean.

Arratsaldeko laurak arte iraun zuen asanbladak, eta gai askoren artean, Adingabeen Babesarako Protokoloa onetsi zen erabateko gehiengoarekin. Baita aurtengo kuotak eta aurrekontuak onartu ziren. Goiz luzea izan zen, baina eztabaidak eta gero asanbladari amaiera eman zion Zurbirrintzi Eskaut Taldearen sarreraren plana Euskalerriko Eskautak Bizkaian onetsiz, erabaki lan taldeak proposamen berria egin eta gero.

Asteburu luzea baina produktiboa izan zen Bizkaiko talde guztientzako. Eta nahiz eta ‘online’ egin behar izan, guztien arteko talde lana eta giro ezinhobea bermatu ziren jardunaldietan. Eskubeltz prest dago ikasitakoa abian jartzeko, eta inoiz baino energia gehiagorekin coronavirusari aurre egiteko.

 

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar