Eskubeltzek ikasturtea bukatu du herriko historia ezagutuz

Eskubeltzek ikasturtea bukatu du herriko historia ezagutuz

2023-06-13 Destacado 0

Eskubeltzek bere 32. urtebetetzea ospatu du, ikasturte honen azkengoetako egunean. Jatorrak Eskaut Taldearekin daukagun kanpamentura arte taldea ez da ia berriz batera egongo. Eguneko hildo nagusia Getxoko auzoak ezagutzea izan zen: Algorta, Getxoko Andra Mari, Areeta eta Neguri. Goizean ibilbide bat egin zuten Getxotik, hainbat txokoetan jolasak eginez.

Lehenengo txokoan Neguriko bi pertsonaiekin topatu ziren. Neguri-langileko pertsona bat eta Neguriko beste bat. Hauek bi taldeetan banatu zituzten haurrak eta lokotx txapelketa bat egin zuten. Behin txapelketa bukatuta, Getxoko auzo baten argazkia eta pista bat lortu zituzten.

Haurrak Andra Mariko Baserritarraren froga egiten.

Pista horrekin hurrengo txokora joan behar ziren. Bigarren txoko horretan, soldadu batekin topatu ziren eta, honek, gerra garaian gertatzen ziren guduen antzezlan bat egin behar zutela esan zien. Hori lortutakoan, Getxoko beste auzo baten argazkia eta hurrengo pista lortu zituzten. Hirugarren txokoan Katalina Eleizaga idazle famatuarekin aurkitu ziren. Katalina antzerkigile nabarmendua izan zenez emanaldi batean balira bezala Acrosportean sortzen diren formak imitatu behar dituztela esan zien. Bukatutakoan, berriz ere, Katalinak Getxoko auzo baten argazkia eta hurrengo txokora joateko pista eman zien.

Laugarren txokoan, Andra Mariko Baserritar batekin elkartu ziren. Honek lasterketa bat egiteko eskatu zien, baina ez edozein lasterketa, jartzen zituen baldintzak bete behar zituzten, lau anketak joatea adibidez. Bukatzerakoan, beste auzo baten argazkia eta azkenengo pista lortu zuten. Azkenengo lekuan elkartuta Getxo osoko argazkia lortu zuten. Horrekin hildo nagusia itxi zuten eta amankomunean jarri zuten Getxori buruz ikasi zutena.

Eskubeltzen urtebetetzera etorri ziren adarrak, begiraleak eta familiak.

Goiza bukatutakoan, bazkaria elkarrekin egin zuten guztiek: begiralak, gurasoak, koskorrak I, koskorrak III, kaskondoak, oinarinak, azkarrak eta trebeak. Orain, begiraleak lanean jarraituko dute aurtengo kanpamentua aurrera eramateko eta haurrak hau hasteko irrikiarekin egongo dira, ¡zelako gogoak!

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar