Kanpamendurako berotzen
Bi aste baino gutxiago falta da motxila hartzeko, botak janzteko eta Reten de Llantenora doan autobusean igotzeko. Udako kanpamendura heltzen ari gara eta begiraleentzako nahiz neska-mutilentzako ikasturteko ekitaldirik handienatarikoa da. Izan ere, kanpamenduak hiruzpalau hilabeteko preparakuntza darama. Eskubeltzeko begiraleak otsailean hasi ziren kanpamenduko karguak banatzen eta gurasoen batzordearekin lanean jartzen. Dena den, aurtengo kanpa pasa den urtetik zegoen erreserbatuta.
Aste bat bakarrik geratzen denean Trinitarioseko lokalek Madrileko M30 dirudite: joan-etorriak guneko momentu askotan, material guztiak kutxetan sartzeko eta, gero, ikusentzunezko gelan sailkatzeko kamioian sartu aurretik.
Aldi berean, begiraleek programazioak bukatzen dituzte eta azken orduko erosketak egiten dituzte, batez ere, eskuratzeko saila den materiala edo ibilaldiko fruta eta barazkiak.
Egun neketsuak dira azken finean, baina ilusioz beterik, dena ondo ateratzea nahi delako.

La sala 8 de Trinitarios, antes del embalaje de material para campamento.