Nahiz eta egun euritsua izan, Koskorrek Sopelarako bidea hasi dute goizeko bederatzietan. Ibilbidea ondo seinaleztatuta zegoen eta erraza zen, itsalabarretatik joan direlako. Gainera, koskorrek egiten duten bezala, belarri eta begi irekiekin ibili dira fauna eta floraren kartelak eta panel informatiboak ikusteko. Hamaika gauza ikasi dituzte!

Hamaiketakoa jan eta gero, ibilbidea jarraitu eta azkenean, Barinatxeko hondartzara heldu dira. Han joku batzuk egin eta etxeko janaria jan dute. 

Ibilbidea astuna ez egiteko, bueltan barrutik joan dira, Andra MAriko auzotik. Euria azkenean azaldu denez, polikiroldegira sartu dira joku batzuekin amaitzeko. Dena den, egun polita izan da taldeko adar txikietako neska-mutilak hobeto ezagutzeko eta elkartzeko!

Argazki gehiago, hemen.

Partekatu!