Kurtsoko lehen asanbladan, kanpamenduko menuaz hitz egin da

Kurtsoko lehen asanbladan, kanpamenduko menuaz hitz egin da

2019-10-22 Noticias 0

Eskubeltz osatzen duten hiru atalak, begiraleak, gurasoak eta asabak, San Nikolasen batu dira pasa den larunbatean, kurtsoko lehen asanblada ospatzeko. Gai ordenean hamaika gai egon dira, hala nola, aurreko kurtsoko balantzea edo hasi berri den kurtsoko kuota zenbakiak eta errolda. Etorri den guztiak aukera izan du bere iritzia emateko.

2019_10_19 ASAMBLEA Y CENA GURASOAK

Gurasoen eta asaben txandan, bi gai interesgarri ezarri dira mahai gainean. Bata, umeek eta gazteek kanpamenduan jaten duten menua izan da. Izan ere, osasuntsua eta orekatuta izan arren, batzuetan kantitateak ez dira nahikoak. Beraz, asanbladan adoztu da buelta bat ematea eta nutrizionista baten ekarpenak menuan gehitzea. Bestalde, zenbait ideia atera dira kanpamenduko desmuntaia eraginkorragoa izateko eta, batez ere, materiala hobeto kudeatzeko.

2019_10_19 ASAMBLEA Y CENA GURASOAK

Asanblada amaitu ondoren, Berangora garagardotegi batera joan dira guztiok batera afaltzera, baina laster ohera, igandean lokalak txukundu dira eta.

2019_10_19 ASAMBLEA Y CENA GURASOAK

2019_10_19 ASAMBLEA Y CENA GURASOAK

 

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar