Trinitarioseko lokalak, txukunago
Larunbateko ‘festaren’ ondoren, igandean Trinitarioseko lokalak txukuntzeko eta garbitzeko ordua heldu da. Beraz, begiraleak, gurasoak eta umeak lagunduta, taldeko geletako material guztia korridorera atera dute. Gero, dena berrikusi eta balio ez dena zakarrontzira bota. Prosezu simple hau goiz osoan zehar errepikatu da.