Basajaunen deialdia Arboretumean
Azken aste honetan, gure taldeko adin guztietako neska-mutilek mezu oso berezi bat jaso dute. Ez zen gutun arrunt bat… Basajaunak berak deitu die laguntza eske!
Dirudienez, azkenaldian gauza oso arraroak gertatzen ari dira Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko arboretumean eta Euskal Herrio beste baso batzuetan ere. Basoan bertan, tokiz kanpo dauden objektuak agertzen hasi dira gizakiak jarrita: han egon behar ez luketen gauzak, zentzurik gabekoak, naturarekin bat egiten ez dutenak…. garbitzeko erabiltzen direnak, alegia. Eta egoera ulertzeko eta laguntzeko, gure taldeko umeak prest egongo zela pentsatu omen du Basajaunak.
Abentura goizean hasi zen, baina ez denok toki beretik. Koskorrak eta Kaskondoak Leioako Boulevardetik abiatu ziren; aldiz, Oinarinak, Azkarrak eta Trebeak, Sondikatik, unibertsitatearen atzeko aldetik igo ziren. Bide desberdinak izan arren, helburua bera zen: arboretumeraino heltzea eta misterio honen inguruan zer gertatzen ari den argitzea.

Kanpamendurako elkar ezagutzen
Bidean, gainera, adin ezberdinetako taldeek elkar ezagutzeko aukera izan zuten izan ere Mungiako Txispeleta taldearekin joan ziren; jolastu, hitz egin eta pixkanaka aurtengo kanpalekurako harremanak egiten hasi ziren. Izan ere, uda gero eta gertuago dago, eta elkarrekin egingo dugun abentura handiari begira, primeran dator aurpegiak eta izenak ezagutzen hastea.
Arboretumera heldu zirenean, eta elkarrekin eukaristia berezi bat ospatu ondoren, sorpresa berri bat iritsi zen: lamina batek Basajaunaren bigarren gutuna ekarri zien. Bertan, eskerrak eman zizkien hainbeste pertsona prestu, konprometitu eta laguntzeko prest egoteagatik. Baina ez hori bakarrik… gutunak misterio gehiago ere utzi zituen airean.
Oraingoz, gauza bat badakigu: kanpalekurako aurpegiak jartzen hasi gara. Elkar ezagutzen, talde egiten eta misterioari lehen atea irekitzen. Eta egia esan… badirudi honek hasiera besterik ez duela izan.
Zer ote dauka Basajaunak guretzat prestatuta? Ikusiko dugu zer datorren…






