Convivencias de diciembre
![]() |
| Pasadan urteko abenduko bizikidentasunak |
Kurtsoko lehen hiruhilekoa amaituz doa eta honekin bizikidentasunak datoz. Parada honetan abenduko 13a, 14a eta 15a Orduñara goaz. Orduan, gurekin hitzordua duzue ostirala 13 arratsaldeko 19:00etan Algorta metroko enparantzan eta leku berberara igande15an itzuliko gara. Bizikidentasuneko prezioa 30 eurokoa da. Zuen seme-alabek eraman beharko dute ostiraleko afaria, arropa lodia, lo egiteko sakua eta asteburu bat etxetik kanpo pasatzeko behar diren gauzak.
Badakizue beste bizikidentasunegatik edota kanpamentuagatik, ekarri ezin dena: litxarreriak (Cheeto’s, Coca-Cola… bezalakoak), sakelako telefonoak eta bideo-jokoak.
Asteburura etortzeko izen-emate data gaur da, azaroak 28, 20:00etatik 21:00etara San Nikolaseko lokaletan. Etortzerik ez izatekotan, zuen seme-alaben begiralei ohartarazi mesedez.
Edozein duda izanez gero, begiralei komentatu pozik erantzungo dizuegu eta.







