Kaskondoak eta «Herrialde Miresgarriko» pertsonaiak La Arboledan
Kaskondoak La Arboledara joan ziren hiruhilabeteko irteera egitera pasa den asteburuan. Egun bikaina hautatu zuten, eguzkiz betetako neguko azkenetariko eguna.
Eguna lasaia izan zen. Garraio publikoz igo ziren herrira eta lakuen artean zegoen piknik-gune zoragarri batean pasatu zuten eguna. Goizean zehar, Untxi Zuria eta Cheshire Katua azaldu ziren, Herrialde Miresgarriko pertsonaiak, eta hainbat froga jarri zizkieten kaskondoei.
Urte honetan zehar, kaskondoak, Alizia Herrialde Miresgarrian daukate abentura bezala eta, kurtso hasieran Herrialde Miresgarrian sartu ziren. Orain, handik irteten saihatzen ari dira, baina horretarako, pertsonaien objektu ugari behar dituzte. La Arboledan Cheshire Katuaren objektua lortu zuten, bi bakarrik falta zaizkie irteteko!
Gainerako eguna jolasean pasa zuten, txabolak eraikitzen, futbolera jolasten… egun bakaina izan zen bai!
Algorta Alicia en el País de las Maravillas eskaut eskubeltz Getxo Kaskondoak La Arboleda scout








