Norekin partekatuko dituzu zure abenturak aurten?
Ikasturte berri bakoitzarekin batera, Eskubeltzeko monitoreok ere taldeak berritzen ditugu eta adar bakoitzean zein monitore egongo diren zehazten dugu. Irailean egin genuen ikasturtearen programazioan, besteak beste, aurtengo monitoreen banaketa adarka antolatu genuen, ikasturteari hasiera emateko dena prest uzteko.
Badakigu denok gustatuko litzaigukeela denekin batera egotea, baina aldi berean ezin gara adar guztietan egon! Horregatik, banatu egin gara, eta aurten ere monitore bakoitzak abentura berri bat hasiko du bere adarrean.
Oraindik ez badakizu zein adarretako monitoreak izango dituzun, hemen duzu aurtengo banaketa:
Koskorrak I: Iñigo, Ane eta Elsa

Koskorrak III: Nahia Goyarzu, Aitor eta Nora

Kaskondoak: June, Marije eta Nahia Carrascal

Oinarinak: Guille eta Imanol

Azkarrak: Teresa eta Melvin

Trebeak: Ainhoa







