Oinarinek aurtengo operazioa aukeratu dute!
Oinarinak, Pagasarri mendira joan ziren pasa den asteburuan. Mendi tontorrean haien lehenengo asamblada ospatuko zuten, irrikitan zeuden.
Arineketan igo ziren goraino eta, han, otoitz bat egin zuten. Ziape haziaren parabola landu zuten. Begiraleek loreontzi bat eraman zuten eta gazte bakoitzari lore-hazi bat eman zieten. Hauek, testua irakurtzen bukatzerakoan, lore-haziak loreontzian sartu zituzten. Kurtsoan zehar lore hau zaindu behar dute, haien ardura eta konpromesua islatzeko.
Otoitzaren ondoren, oinarinen gutuna idatzi zuten denok batera. Hasiera batean, asanblada egiteko idea zuten, baina euri zaparrada hasi zenez menditik itsuli behar izan zuten. Algortara heldutakoan, San Martin elizako lokaletan egin zuten asanblada. Asambladan, haien aurtengo operazioa zein izango den adostu zuten.
LEXURI AMEZAGA.- Oinarinak Pagasarri mendira joan ginen, oso ondo pasatu genuen! Baina euria hasi zenez ezin izan genuen asanblada han egin eta San Martin elizako lokaletara joan behar izan genuen. Hori guztia alde batera utzita, egun bikaina izan zen eta aurtengo operazioa aukeratzea lortu genuen!
Algorta asamblea eskaut monte Oinarinak operación Pagasarri Ruta salida de dia scout








