Olentzero eta Mari Domingi Eskubeltzera heldu dira
Eskubeltzek ongi etorria eman zien Olentzero eta Mari Domingiri pasa den larunbatean. Olentzero egunaren bezperan, 23an, talde osoa San Martinen elkartu zen eguna ospatzera. Koskorrak, kaskondoak, oinarinak, azkarrak, trebeak, berigaleak, begirale oihak, gurasoen batzordea… Arratzaldean zehar hainbat tailer egon ziren, Jesusen jaiotzarako barrutik eta kanpotik prestatzeko.
Arratzaldearekin hasteko, hiru artzain agertu ziren, Jesusen jaiotzarako prestatu behar zirela esanez. Horretarako, hainbat tailer prestatu zituzten. Lehenengo tailerrean, gabonetako zuhaitzak egin zituzten. Beste batean, izarrak. Hurrengoan, gabonetako koroak. Bestan, zuhaitzerako apaingarriak eta, azkenengoan, eskuekin marraztutako zuhaitz bat egin zuten. Hau guztia Jesusen jaiotzarako prestakuntza izan zen, kanpotik prestatzeko alegia.
Tailerrak bukatzerakoan, artzainek, kanpotik prest zeudela esan zuten, baina ez barrutik. Beraz, erreflexio txiki bat egin zuten haurrekin. Horren ostean, meza ospatu zuten. Han, haurrek, haien barkamenak eta eskariak partekatu zituzten.
Egunarekin bukatzeko, gurasoen batzordeak prestatutako txokolatada egon zen eta familia eta ume guztiek asko distrutatu zuten!
Azkarrak chocolatada eskaut eskubeltz Gabonak Kaskondoak Koskorrak manualidades mari domingi navidad Oinarinak Olentzero scout talleres trebeak









