Azkarren irteera: Gernikatik Mundakara, paduretatik itsasora
Martxoko lehen Igande eta egunean, Azkarrak ibilaldi berezi bat egin zuten Gernika-Lumotik Mundakara, paduretatik barrena itsasoraino helduz. Ibilbidean zehar marisma giroaz gozatu zuten, eta amaieran itsasoa aurrez aurre topatu zuten. Eguraldia lagun, ibilbide osoan zehar itsasoaren eta mendiaren arteko kontrasteaz disfrutatzeko aukera izan zuten.
Ibilaldia Urdaibai Biosfera Erreserba inguruan egin zuten, naturgune paregabean. Giro onean eta irribarrez, bideko momentu txikiek abentura kutsua hartu zuten: tarte batean botak kendu eta oinutsik pasa behar izan zuten alde batetik bestera, barre artean eta elkarri lagunduz.
Elkarlana eta konpromisoa
Irteerak, gainera, barruko lanketa egiteko ere balio izan zuen. Azkarrak adarrean martxan duten “enpresa” proiektua lantzen ari dira —taldearentzat zerbait sortzea eta egitea helburu duen ekimena— eta oraingoan erantzunkidetasuna landu zuten dinamika baten bidez. Hausnarketa partekatuaren bidez ulertu zuten proiektua aurrera ateratzeko guztion inplikazioa beharrezkoa dela.
Bestalde, igandeko Ebanjelioa ere landu zuten, eta egunari amaiera emateko, eraztun bana jaso zuten batasunaren eta konpromisoaren sinbolo gisa. Keinu xume baina esanguratsua izan zen, talde bezala lotuta daudela gogorarazteko.
Azkarrak compromiso domingo empresa enpresa mar naturaleza paseo eskaut sol urdaibai







