Eskubeltz ere euskararen alde
Pasa den martxoko 26an, goizean, Algortatik pasatu zen Korrika eta Eskubeltz, noski, bertan egon zen lekukoa hartzeko prest. Han elkartu ziren: Iñigo, Marije, Nahia, Elsa, Guillermo, Melvin eta Nora. Beraiek izan ziren Eskubeltzeko irudi eta lekuko egun hartan; korrikaren alde egin zuten, baina talde osoak bizi, defendatu eta miretsi egiten duen zerbaiten alde egin zuten.
Sare Herritarraren ostean hartu zuten lekukoa, Salsidu 20 kaleko maldan behera; momentu laburra baina hunkigarria izan zen. San Nikolas Ikastolak izan zuen lekukoa hartzeko txanda hurrengoa, eta hainbat gustatu zitzaien korrika egindako momentua, beraiekin bat egin genuela ere, Faduraraino helduta.
Korrika aurreko beroketa
Eskubeltzen, asko gustatzen zaie jai eta ekintza herrikoietan parte hartzea, eta momentu honen garrantzia ez zen gutxiogorako izan. Han elkartu ziren, lokaletan, petoak jantzi, berotu, puxikak puztu eta 35. urteurreneko kartela hartu genituen, noski baita gure kamiseta hori alaia eta pañoleta jantzita.
Azkenean, zer gara euskara bera ez bagara?






