Koskorrak eta Kaskondoak Sarrian asteburu pasa
Joan den asteburuan, koskorrak eta kaskondoak Sarríara joan ziren adarreko elkarbizitzak egitera. Autobus bat hartu, ilsuioz eta materialez bete eta han joan ziren pozik taldeko bi adar txikiak, urtero ohitura den bezala data huaetan.
Etxera iritsi zirenean, aurreikusitakoa baino lehenago heldu zirenez, jolas batzuk egin zituzten giroa pizteko eta han hasi zen abentura osoa. Ondoren, logeletan banatu eta afaltzeko ordua heldu zen. Lehenego gauean, Got Talent Koska egin zuten: bost taldetan banatuta, proba fisikoak, kantua eta dantza bezalako erronkak gainditu behar izan zituzten. “Latin Girl” edo “Superestrella” bezalako abestien doinuekin, elkarbizitzetahn bizitzea espero zutena irudikatu zuten dantza edo antzezpen baten bidez gero aurkeztuta. Sormena eta barreak nagusi izan ziren, eta azkenean, denek irabazi zuten. Lo egitera joan zirenean gonbidatu berezi batekin egin zuten topo, saguzar bat; ateak itxi eta berrantolatu behar izan zuten, eta koskorrak eta kaskondoak elkarrekin lo egin zuten, estututa baina inoiz baino gertuago. Hurrengo goizean, adar bakoitzak bere jarduerak egin zituen eta dutxarako tartea izan zuten, ondoren bazkaltzeko elkartuz, honi buruz gehiago jakin nahi baduzue, koskorren eta kaskondoen abentura bakoitza irakurri behar izango duzue.
Arratsaldea eta azken momentuak
Bazkalostean, otoitz baten bidez adarreko harremanak landu zituzten. Bakoitzak konpromiso pertsonal bat hartu zuen, bereziki gehiago kostatzen zaion pertsonarekin harremana zaintzeko eta bizikidetza hobetzeko urrats zehatz bat emanez. Askari gisa txokolatezko bokata jan ondoren, koskorrak alde batetik eta kaskondoak bestetik, lagun ezkutua egin zuten; oparirik gabe, keinu edo detaile baten bidez.
Arratsaldea bukatzeko, ‘Gaurriolimpiaden’ txanda iritsi zen, Splatalot estiloko proba dibertigarriekin: txokolatezko txanponak lortzea, Cola Cao ahoan kantatzea eta bestelako erronkak. Eguna hanburgesa on batekin amaitu zen, eta azkenik, adar bakoitzak bere gaubela egin zuen eguna ondo ixteko.







