Koskorrak eta Oihaneko Liburuaren arrastoa

Koskorrak eta Oihaneko Liburuaren arrastoa

2026-03-03 Destacado Koskorrak Noticias 0

Asteburu honetan, koskorrak orain dela parte bat aste hasi ziren abentura berria jarraitu dute Sarrian, Koskorren eta Kaskondoen elkarbizitzetan.

Duela aste pare bat, Akela iritsi zen oihanetik, bera oihaneko otso oso jakintzu bat da, eta Balú ezagutu zuten, Oihaneko Liburuko hartza, berarekin zetorrena. Liburuko orri batzuk zituzten esku artean, itxuraz apurtuta. Balú ezagutzeko eta haren konfiantza lortzeko hainbat proba egin zituzten; azkenean, konfiantza eskuratu eta konbisetara iristeko mapa bat eman zien.

Baluren etxeko lagunak ezagutzen

Larunbat goizean berriro elkartu ziren Balúrekin, mendira egindako irteeran. Bidean, lehoi, jirafa eta elefante batekin topo egin zuten; bakoitzak pista bat zuen Oihaneko Liburuari buruz. Pistek gau ilun baina distiratsu bati buruz hitz egiten zuten, eta horrek adierazten zuen liburua gertu egon zitekeela. Balúrekin adostu zuten egunean zehar kaskondoekin jolastu ondoren, gauean lagunduko ziela arrastoari jarraitzen.

Koskorrentzat momenturik esanguratsuena gauean iritsi zen: Bambi peluxe bat eramateko konpromisoa hartu zuten, eta aurrerantzean jardueretan pertsona batek zainduko du aldiro, guztion artean zaintzaren eta arduraren sinbolo bihurtuz.

Hurrengo eguna jasotzeko, ebaluazioa egiteko eta agurtzeko izan zen. Beste urrats bat eman dute oihaneko abenturan… eta istorioak jarraitzen du.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar