Kaskondoak Vikingo eta dragoien artean

Kaskondoak Vikingo eta dragoien artean

2026-03-03 Destacado Kaskondoak 0

Kaskondoak koskorrekin batera egon ziren Sarrian abentura bila. Nahiz eta beraien abenturak ezberdinak izan diren, momentu asko partekatu dituzte. Kaskondoak Vikingoen artean egon diran, sorginen eta dragoienganidk ihesi asteburu osoan zehar.

Larunbatean goiz-goizetik mendira abiatu ziren. Eguna meditazio batekin hasi zuten, Aita/Ama Jainkoak egunero ematen digun opariaz eta duten zorteaz hausnartuz. Ibilbide borobila amaitzean, baso batera iritsi eta beste dinamika bat egin zuten, naturaren erdian lasaitasunez konektatzeko.

Etxera bueltan, dilistak bazkaldu zituzten indarrak berreskuratzeko eta arratsaldea koskorrak lagun zituztela jardueraz beteta igaro zuten, eta iluntzean gaubelaren unea iritsi zen. Orduan jakin zuten emakume batek bikingoen maxima-plakak lapurtu zituela; ikasturte osoan zehar daramaten abenturaren parte dira plakak, eta oso garrantzitsuak dira, herrixkak ordena mantendu dezan eta belaunaldiz belaunaldi kaosa saihesteko transmititu daitezen.

Las kaskondoak haciendo una actividad de reflexión.

Bikingoen abentura

Borrokarekin aurrean zeudela, dragoiak agertu ziren… eta konturatu ziren beste sorgin gaizto bat zegoela atzean, dragoien kontrola zuena. Sorgin on bat desagertuta zegoen, eta koskorrak eta kaskondoak hura erreskatatzera joan behar ziren. Esthira Buruzagi Handia, Grutilda eta Astrish lagun zituztela, erronkari aurre egin zioten. Hasieran tristura eta kezka nagusitu baziren ere, eskautak zailtasunak alaitasunez gainditzen ditu beti; taldelanaren eta elkarrenganako konfiantzaren garrantzia agerian geratu zen.

Konfiantza-dinamikak bereziki nabarmendu ziren: atzera erortzea besteen besoetan fidatuz, “olatua” eginez taldekide bat mugitzea, ispiluaren jolasa eta beste hainbat ariketa. Gauaren amaieran, binaka ohera joan eta ipuin batekin itxi zuten eguna.

Hurrengo goizean, saguzarra berriro agertu zen agurtzera bezala. Motxilak jaso, etxea modu autonomoan garbitu (lanak beraiek banatuz), eta asteburuaren ebaluazioa egin zuten. Azken jarduera batean, bakoitzaren identitateari buruz hausnartu zuten lau galderaren bidez: nola adierazten naiz? nola janzten naiz? norekin erlazionatzen naiz? zer egiten dut nire denbora librean? Ondoren, adarrean ematen diren jokabideak aztertu zituzten, onak eta txarrak bereiziz. Estereotipoak apurtu, elkar ulertzeko moduak landu eta errespetuan oinarritutako harremanak sendotzeko urrats bat gehiago eman zuten.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar