Koskorran elkarrekiko konfidantza lantzen Jesusen mezuen bitartez

Koskorran elkarrekiko konfidantza lantzen Jesusen mezuen bitartez

2026-10-30 Destacado Koskorrak Noticias 0

Koskorrak IIIko neska-mutilek asteburu honetan hainbat jarduera egin dituzte elkar hobeto ezagutzeko, taldean konfiantza lantzeko eta elkar maitatzearen eta errespetatzearen garrantziaz hausnartzeko.

Lehenengo egunean, Galeara joan ziren, naturaz gozatzeko eta elkarrekin denbora pasatzeko. Bigarren egunean, berriz, konfiantza lantzeko hainbat jolas egin zituzten, Jesusen mezu garrantzitsu batean oinarrituta: guztiok berdin maitatzea eta elkar errespetatzea. Izan ere, pertsona guztiok gara baliotsuak, eta garrantzitsua da inguruko guztiak diren bezala onartzea eta zaintzea.

Mezu hori lantzeko, hainbat dinamika egin zituzten. Elkarri masajeak eman zizkioten, lasaitzeko eta elkarren zaintzaz gozatzeko; horrez gain, konfiantza-jolasetan aritu ziren, besteak beste, norberak bere burua besteen besoetara erortzen utziz. Horrelako jardueren bidez, elkarri konfiantza ematearen eta taldeko kide guztiak zaintzearen garrantzia landu zuten.

Gainera, aurten Koskorrak IIIko taldean aurpegi berri asko daudenez, izenak errepasatzeko tartea ere hartu zuten. Horrela, pixkanaka, elkar hobeto ezagutzen eta taldean bakoitzak bere lekua aurkitzen jarraitzeko aukera izan zuten.

Koskorrak beraien aretan jolasten.

Aitarekin biltzeko momentua

Jarduerekin amaitu ondoren, mezara joan ziren. Bertan, apaizak berriro ekarri zuen gogora egunean zehar landutako mezua: elkar maitatzea, elkar errespetatzea eta pertsona guztiak berdin tratatzea. Horrela, goizean egindako jolasetan landutakoa beste ikuspegi batetik lantzeko aukera izan zuten.

Mezan, gainera, Oinak eta begiraleak bertan parte hartzen ikusi zituzten, eta Eskubeltz osatzen dugun komunitatearen beste alde bat ezagutzeko aukera izan zuten.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar